Sail Ofizialeko film guztiek euskarazko azpidatziak izango dituzte Zinemaldian

Hirurogeita hamaika edizio igaro dira urratsa heldu den arte. Aurreneko aldiz, Donostia Zinemaldiaren baitan Kursaal 1 aretoan programatutako Sail Ofizialeko film guztiak euskarazko azpidatziekin emango dituzte.