Azkoitia, Zarautz eta Burgos bisitatuko ditu Mendi Tourrak

Maiatza bukaera bitartean, 2022ko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko lan onenak ikusteko aukera egongo da Hego Euskal Herriko zein espainiar lurraldeko zenbait herritan. Gainera, mundu osoko krokis egileen ekarpena izango duen ‘El arte en el croquis de escalada’ liburua argitaratzeko crowdfunding kanpaina abiatu dute. Mendi Film festibalaren 16. edizioan erakusketa formatuan ere aurkeztuko dute.

By |2023-05-22T14:04:29+02:0022 maiatza, 2023|

‘Nuestra libertad’ dokumentalaren emanaldi bira, Bilgune Feministaren ekimenez

Celina Escher Salvadorreko zinegile feministak abortuaren auziaren inguruan sortutako Nuestra libertad (2021) pieza dokumentalaren emanaldi bira antolatu du Euskal Herriko Bilgune Feministak. Martxoaren 20tik 24ra bitartean, Donostian, Azpeitian, Arrasaten eta Gasteizen izango da ikusgai.

By |2023-03-13T12:50:43+02:0013 martxoa, 2023|

Zinuema egitasmoa jaio da

Ikus-entzunezkoak euskaraz kontsumitzeko ekimen berezia sortu du UEMAk, Tinko Filmeak-en laguntzarekin. Proba pilotua azaroaren 25ean jarriko dute martxan, eta Ataunen, Azpeitian, Igorren eta Etxarri Aranatzen egingo dituzte lehen saiakerak.

By |2022-10-21T09:40:36+02:0021 urria, 2022|

Zarautzen, Berriobeitin eta Azpeitian izango da Mendi Tourra

Mendi Tour 2022 abenturazko akzio dosi handiak ziurtatzen ari da urtarrilaz geroztik Euskal Herriko zein espainiar lurraldeko hiri eta herrietan. Maiatza bukaeran zirkuitu ibiltariak izango dituen hitzorduak jakinarazi dituzte antolatzaileek, non BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinema jaialdiko lan nabarmenenak pantailaratuko dituzten.

By |2022-05-19T10:21:04+02:0019 maiatza, 2022|

Hasi dira Mendi Tourren udako emanaldiak

Mendi Tour birak etenik gabe jarraitzen du, baita udan ere! Gaur, uztailak 6, hasi eta ostegunera bitarte, Azpeitian egingo du geldialdia, eta uztail eta abuztuan, Canet d’en Berguer (Valentzia) eta Izaban izango dira ikusgai 2020ko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiko proposamen interesgarrienak. Era berean, ekimena zure herrira ekartzeko interesa izanez gero, antolatzaileek formularioa jarri dute eskuragai.

By |2021-07-06T11:39:32+02:006 uztaila, 2021|
Go to Top