XIV. Gaztezulo Bideo Lehiaketa aurkeztu dute

Euskaraz sortutako lanak apirilaren 14tik maiatzaren 26ra bitartean aurkeztu beharko dira; ohi bezala, gutxienez minutu bat eta gehienez hiru minutu izan beharko dituzte bideoek. Epaimahaia Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz herri ekimeneko ordezkariak, @elemelonsv TikToker eta eduki sortzaileak eta Iruñe Astitz kazetari eta eduki sortzaileak osatuko dute.

By |2023-04-12T11:54:12+02:0012 apirila, 2023|

XI. Gaztezulo Bideo Lehiaketa martxan da

Klasiko bilakatu da dagoeneko, izan ere, lehen hamarkadaren langa hautsi eta hemen da hutsik egin gabe Gaztezulo Bideo Lehiaketa. 11. edizioa beteko du aurten eta apirilaren 6tik 22ra bitartean jasoko dituzte bideoak. Pertsona edo talde bakoitzak nahi beste lan bidali ditzake, beti ere, euskaraz. Epaimahaiak erabakitako bideo onenaren egileak 1.200 euro jasoko ditu.

By |2020-03-26T12:27:47+02:0026 martxoa, 2020|

Urteko euskal ekoizpen aipagarrienak, Irudienean

http://vimeo.com/zizelka/xalbadortrailer Euskal kulturaren agertoki nagusi bilakatu den Durantoko Azokak 49. edizioa du aurtengoa. Ikus-entzunezkoei zuzendutako Irudienea guneak, aldiz, laugarren aldiz zabalduko ditu ateak abenduaren 5etik 8ra, eta besteak beste, urteko euskal film luze, labur eta dokumental esanguratsuenak ikusteko aukera izango da bertan.

By |2014-12-09T09:15:23+02:003 abendua, 2014|
Go to Top