Zinemaz hitz egiteko programazio bateratua, Tabakalera eta KMK bidez

Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak, Donostia Zinemaldiaren eta Elias Querejeta Zine Eskolaren laguntzarekin, zinemaz eta zinetik hitz egiteko urteko programazio bateratua aurkeztu dute. 2023ko azarotik 2024ko ekainera bitartean, bertako eta estatuko hogei zinemagilek baino gehiagok beren sorkuntzak eta beren zinema-proposamenak egiteko garatu dituzten lan-prozesuak hurbilduko dizkiete publiko zabalari.

By |2023-11-10T11:23:10+02:0010 azaroa, 2023|

Fas Zineklubak ZINEBIrekin duen lankidetzari eutsiko dio, azaroan

Pierre-Henri Gibertek zuzendutako Viva Vardá! dokumentala pantailaratuko dute hilaren 14ko saio berezian, eta Nerea Torrijosen Influencer film laburra ere egongo da ikusgai. Ohiko egitarauan, Iratxe Fresnedaren Tetuán ez-fikziozko lana, eta Itsaso Aranaren Las chicas están bién opera prima eskainiko dituzte.

By |2023-11-02T14:32:11+02:002 azaroa, 2023|

Zinemagileen arteko elkarrizketak: Albert Serra, Ariadna Ribas eta Artur Tort

Zinemagileen arteko elkarrizketak ekimenaren saio berri bat egingo dute bihar, azaroaren 22an, 19:00etatik aurrea, Koldo Mitxelena Kulturunean. Albert Serra zuzendaria protagonista eta gidari, Ariadna Ribas eta Artur Tort bere azken lanaren – Pacifiction- muntatzaileekin arituko da solasean.

By |2022-11-21T17:08:46+02:0021 azaroa, 2022|
Go to Top