‘Azaro Mamua’ onlineko hedapen kanala aurkeztu du Horror Festibalek

Espainiar Estatuko Beldurrezko hiru zinemaldik, Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Asteak, Fancine Málagak eta Molins del Reiko Beldurrezko Zinema Jaialdiak bat egin dute Azaro Mamua izeneko edukien onlineko kanala sortzeko. Film laburrak, hitzaldiak eta beste eduki esklusibo batzuk eskainiko dituzte.