‘Temple Grandin’ lanaren emanaldi berezia gaur, Amasa-Villabonan

Autismoaren Nazioarteko Egunaren harira, Amasa-Villabonako Udalak zinema emanaldi berezia atondu du gaurko. Mick Jackson zinemagile estatubatuarrak zuzendutako Temple Grandin (2010) filma proiektatuko dute Gurea antzokian. Saioa 19:30ean hasiko da, eta sarrera doan da.