Kritika: ‘Gray House’

Zuzendariak: Matthew booth, Austin Lynch Urtea: 2017 Herrialdea: AEB Bakardadea eta isolamenduaren soinua entzuten dut, latza, sarkorra, urrutira badago ere, paisaiak irensten nau. Nire buruari galdetzen diot zertan datzan bakardadea, noiz gaude bakarrik? Jendez inguraturik ere bakarrik egon gaitezkeelako, horregatik soinua datorkit burura, zarata, batere organikoa, zaurgarria, aztoragarria, isolamenduaren soinu bandan. Horrelakoa da Austin Lynch-ek, David Lynch zinegilearen semeak, zuzenduriko dokumentala.  Zaurgarria, kaiola bat, terrario bat, erakusleihoa,