Gaur kaleratu da EHAAn Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ikus-entzunezkoen ekoizpenerako laguntzen deialdia, bost sortatan banatuta: fikziozko film luzeak, aurrekontu txikiko film luzeak, animaziozko film luzeak, sortze dokumentalak eta film laburren produkzioa. Hementxe dituzue denak bilduta: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/-/diru_laguntza/2018/ikusentzunezkoak/ Hilabeteko epea izango dute proiekturik aurkeztu nahi duten ekoizpen-etxeek. Guztira 2.260.000 €-ko partida eskaini dio Kultura Sailak ikus-entzunezkoen arloari, gehienez ere, eta iaz eskainitako diru-kopuru bera da. Bestalde, gogora