Zabaldu dute EJren proiektuen ekoizpenerako laguntza deialdia

Ikus-entzunezkoen ekoizpenerako diru-laguntzen deialdia zabaldu berri du Eusko Jaurlaritzak. Maiatzaren 12ra arte erregistratu ahalko dira eskaerak, eta ondorengo sei adarrak bultzatuko ditu: fikziozko film luzeak, aurrekontu baxuko fikziozko film luzeak, animaziozko film luzeak, sormenezko film luze dokumentalak eta film laburrak.