‘Aldatu Gidoia Euskararen alde’ kanpaina abiatu dute, EITBk euskara erdigunean jar dezan

Aldatu Gidoia Euskararen alde kanpainak elkartu ditu arlo anitzeko Euskal Herriko hainbat eragile, Lakuako gobernuari kultura eta ikus-entzunezkoen politikak errotik aldatzeko, euskara erdigunean jartzeko eta euskarazko kultura eta ikus-entzunezkoen eskaintza duin, zabal, erakargarri eta eguneratua urgentziaz osatu dezaten eskatzeko.

By |2023-09-11T11:18:22+02:0011 iraila, 2023|

Donostiako 20. Giza Eskubideen Zinemaldia aurkeztu dute

Apirilaren 21etik 28ra bitartean egingo duten ekitaldiaren xehetasunak argitu dituzte gaur: 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola, 2023) filmak abiatuko du jaialdia, eta sail ofizialean hainbat euskal ekoizpen erakutsiko dituzte, tartean, Tetuán (Iratxe Fresneda, 2022), Las buenas compañías (Silvia Munt, 2023), edota Karpeta Urdinak (Ander Iriarte, 2022). Azken hau lehiaketaz kanpo.

By |2023-04-13T13:06:54+02:0013 apirila, 2023|

‘Bañolet’ film parte hartzailea herriz herri aurkeztuko dute

Paxkal Irigoyen Etxeberri eta Maia Iribarne Olhagarai artistak dira lanaren zuzendariak, eta Xofaldia Produkzioak eta Kanaldudek ekoiztu dute. Filmaren estreinaldia martxoaren 17an egingo dute, Donibane Garaziko Vauban zinegelan, eta hurrengo egun eta asteetan Euskal Herrian zehar erakutsiko dute, emanaldi musikatuak eskainiz.

By |2023-05-19T11:25:49+02:0015 martxoa, 2023|
Go to Top