Bukatzear da Euspot lehiaketaren 7. edizioa

Abian da 2018ko EUSPOT, euskarazko sormena bultzatzea eta ikus-entzunezko publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea helburu duen lehiaketa. Telebista edo sare sozialen bitartez zabaltzeko ikus-entzunezko 20-30 segundoko euskarazko iragarkiak galdegin dituzte, Euskal Herriko biztanleria osoari zuzendu ahalko direnak. Maiatzaren 2an itxiko dute lanak bidaltzeko epea.