Internetek ikus-entzunezkoen balio-katean duen eraginaz jardunaldia egingo dute Zinemaldian

Donostia Zinemaldiak, Europa Creativa MEDIArekin elkarlanean, European Film Forum “Audiences in Motion” jardunaldia antolatuko du irailaren 20an San Telmo museoan. Sareak ikus-entzunezko edukien balio-katean duen eragina aztertuko dute.