Lau emanaldi berezi, Zinemaldiko Sail Ofizialean

65. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean, baina lehiaketaz kanpo, egingo dituzten emanaldi bereziak jakinarazi berri dituzte: Albert Dupontel zinegilearen Au Revoir Là-Haut, Jean-Michel Costeau eta Jean-Jacques Mantelloren Wonders of the Sea 3D urpeko abentura, eta Akiyuki Shinbok eta Nobuyuki Takeuchik zuzendutako Uchiage Hanabi, Shita Kara Miruka? Yoko Kara Miruka? animazio japoniarra.