Maiatzaren 1era arte luzatu dute V. Zinetika jaialdirako deialdia
Zinetika jaialdiko antolatzaileek V. ediziorako izen-emate epea luzatzea erabaki dute COVID-19ak eragindako ezohiko egoera dela eta. Otsailaren 1az geroztik dago deialdia martxan, eta maiatzaren 1a dute sortzaileek lanak bidaltzeko epemuga berria.