Kaleko zinema emanaldiei hasiera emango diete gaur Hernanin

Hernaniko Udalak udako programazioaren baitako zinema emanaldiak eskaintzeari ekingo dio gaur bertan. Saioak 22:00etan izango dira Atsegindegi plazan, doan, eta herritarrek segurtasun-neurri zorrotzak bete beharko dituzte. Lehen bi filmak Leo Da Vinci: Missione Monna Lisa (Sergio Manfio, 2018) eta Les Misérables (Ladj Ly, 2019) izango dira.