‘If I Think of Germany at Night’ dokumentala saritu dute Dock of the Bay jaialdian
Iragan larunbatean bukatu zen musika dokumentalen Dock of the Bay jaialdiaren 11. edizioa Donostian, eta epaimahaiak Romuald Karmar zinegile alemanaren If I Think of Germany at Night filma saritu zuen. SADE saria Lucija Stojevic zinegilearen La chana lanarentzat izan zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena Atrapados por la serpiente (Álvaro Fierro eta Ibon Ibarlucea, 2017) euskal dokumentalarentzat.