‘Stay awake, be ready’ filmak irabazi du Donosskinoren 4. Edizioa

Pham Thien An zuzendari vietnamdarraren Stay awake, be ready lana hautatu dute Donosskino lehiaketaren filmarik onena. Larunbat iluntzean ospatu zuten itxiera ekitaldian eman zioten amaiera 2020ko ezohizko edizioari, eta Michel Gaztambide omendu zuten bertan.