Ipar Euskal Herrian Hegoaldeko filmak banatzen hasiko dira

http://youtu.be/ivgw1UVUf7Q Hego Euskal Herriko zinemak salto handia egin lezake Bainoako (Lapurdi) Atlante zinema aretoak abian jarritako estrategia berriari esker. Hain zuzen ere, erakusle horrek hartutako erabakiak ahalbide baitezake Bidasoaren hegoaldean egindako zinema Ipar Euskal Herriko zein Frantziako areto komertzialetara iristea.  Ekimen honen lehen titulua Asier eta biok izango da.