‘Iribar, atezaina’ dokumentala, gaurtik aurrera PRIMERANen

Jose Angel Iribar Athleticeko atezain mitikoari buruzko ikus-entzunezkoaren estreinaldia hartuko du, gaur, EiTB taldearen plataforma berriak. Aurten 80 urte bete dituen munduko atezain laudatuaren “erretratu intimo eta sentitua” egitea izan da sortze-xedea.