Laburbira zirkuituko emanaldi bat antolatu nahi duzu?

Laburbira Euskarazko Film Laburren Zirkuituaren XVIII. ediziora lanak aurkezteko epea otsailaren 4an itxi zuten, eta zortzi izan dira aurtengo biran parte hartzeko aukeratutako lanak. Orain, aldiz, apirilaren 26tik maiatzaren 30era luzatuko den film laburren emanaldi bira antolatzeko deia zabaldu dute antolatzaileek, kultur harrobia hauspotzeko guneak lotze aldera.