Begi Belarri zikloa apirilera arte luzatuko da Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean

Euskarazko dokumentalak ikusarazteko eta haien gaineko eztabaida sustatzeko, GEU elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak irailean abiatu zuten eta apirilera arte luzatuko den Begi Belarri zikloa antolatu dute. Lehen saioetan Aterabidetik, Biziminez eta Gure Sor Lekuaren Bila dokumentalak eskaini zituzten, eta urtarrilean Iratxe Fresnedaren Irrintziaren Oihartzunak izango da ikusgai.

By |2017-12-11T15:22:58+02:001 abendua, 2017|

Ezagutu Irudienea guneko aurtengo egitaraua!

Abenduaren 6tik 10era luzatuko den 52. Durangoko Azokaren aurkezpenarekin batera, gune bakoitzaren programazioa ere aditzera eman dute gaur. Ikus-entzunezko urteko ekoizpen interesgarrienak biltzen dituen Irudienea gunean, halaber, dozenatik gora lan eskainiko dituzte, tartean, Estitxu (Franck Dolosor, 2017) dokumentala eta Handia (Jon Garaño eta Aitor Arregi, 2017) arrakastatsua. Hilaren 8an, gainera, ‘Handia’ efektua: zerk mugitzen gaitu? solasaldia antolatuko dugu Zinea atariko kideok, eta guztiok zaudete gonbidatuta!

By |2017-11-30T12:32:40+02:0021 azaroa, 2017|

Dispertsio politikak eragindako errealitateak ikusarazi nahi ditu ‘Aterabidetik’ laburrak

Jon Rementeria eta Ibon Meñikak sustatu dute Sare Gernika-Lumoren ekimenetik sortutako Aterabidetik film laburra. Dispertsio politikak gernikarrengan eragiten dituen errealitateak islatu nahi dituzte, Euskal Herri osora hedatu eta tresna moduan funtzionatu dezan, sakabanaketa politikarekin amaitzeko.

By |2017-04-04T16:08:28+02:0024 martxoa, 2017|
Go to Top