Kritika: ‘At Eternity’s Gate’
Zuzendaria: Julian Schnabel Urtea: 2018 Herrialdea: AEB, Frantzia. –Edertasunaren bila Van Goghen eskutik– Vincent Van Gogh margolariaren bizitzak artista madarikatuek dituzten ezaugarri guztiak ditu: desira, pasioa, bizitza zaila, bere arterik gabeko bizitza ez ulertzea, jeinutasuna, sorkuntza mugagabea, gizartearen onespen eza eta, tarteka, gaitzespena, hil osteko esker ona, heriotza misteriotsua... Horrek guztiak ez dio gure gizarteari ihes egin eta zineak, kulturalki espresio masiboa izanik, amua askotan