‘Rumble Fish’ filma emango du gaur Bilboko Fas zineklubak

Martxoko egitaraua bertan behera utzi behar izan zuten Bilboko Fas zineklubeko kideek, eta apirileko lehen asteak ere emanaldirik eskaini gabe igaro zituzten. Hala ere, koronabirusaren pandemiak eragindako etenaldiari aurre egiteko prest azaldu ziren, eta asteartero streaming bidez ari dira saioak egiten. Apirilean hasi zuten ekimena, eta asteartero film bana proposatzen dute. Gaur (ekainak 23), Francis Ford Coppola estatubatuarrak zuzendutako Rumble Fish (1983) emango dute, 17:45etik aurrera, Youtube