Astean behin zinemara: Peter Care-ren ‘La peligrosa vida de los Altar Boys’
Jodie Foster-en ibilbidea sarritan noraezean dabiltzan Hollywoodeko aktoreena baino askoz ere suspergarriagoa da. Alde batetik, arrakasta handiko antzezlanak egin ditu; gogora dezagun Clarice Starling tenientearen rolean zein ondo erantzuten zuen Jonatham Demme zuzendariaren El silencio de los corderos (1991) filmean, Hannibal Lecter hiltzailearena egin zuen Anthony Hopkins-en mailako antzezle bati aurre emanez. Bestalde, zenbait film pertsonalen zuzendari ere izana da, El pequeño Tate lanarena, esate baterako. Gaur aipatu nahi