Astean behin zinemara: John Lasseter-en ‘Buscando a Nemo’

Walt Disney animazioaren erregeak eraiki zituen estudioetan leialki jarraitu dute urtero Eguberrietako hitzorduan urte dezentez geroztik. Ekoizpenak denetik izan zitezkeen, sortuak edo gizadiaren historiatik kopiatuak. Hala ere, beti sartzen zuten unibertso koloretsu eta ertzik gabekoaren klabeak, eta lan horietan propio bilatu gabe bizi-filosofia eta ekonomia amerikarra heltzen zitzaien munduko txikiei eta helduei. Pixkanaka-pixkanaka unibertso hori gainbehera joan zen alderdi estetikoa eta etikoa geroz eta estereotipatuagoak

By |2019-05-17T12:45:10+02:0025 otsaila, 2013|

Astean behin zinemara: Just van Sant-en ‘Elephant’

Elephant filmak, Iparramerikako institutu bateko ikasleen bizitza aurkezten digu; klaseak, futbola, 'kotilleoak' eta gizarte harremanak. Filmean pertsonai ezberdinen gorabeherak aurkezten dira, hala nola, beraien benetako izaera. Elephant gertaera gogor eta ezagun batzuen kronika da. Columbineko ikastetxean gertatu ziren, bertan ikasten ari zen bikote batek eragindako sarraski latza burutzean. Hortzetaraino armatuta sartu ziren, eta eskolaren campusa erabat suntsitu zuten. Gertaera izugarri hori, ulertezina eta zentzugabea, aztertua zuen Michael Moore nartzisistak bere 'Bowling for Columbine'

By |2019-05-17T12:44:58+02:0025 otsaila, 2013|

Astean behin zinemara: Clint Eastwood-en ‘Mystic River’

Oso egile gutxi daude zinemagintzaren alor nahasian, ateratzen duten lan bakoitzak gogobete pozgarria eragiten digunik. Denbora laburrean produkzio aski konplexuak egiteko gai delako, erregistro desberdin batean aritzen den Steven Spielberg-en antzera, Clint Eastwood gaur egungo zinemagile klasiko fidagarriena dela uste dugu. Mystic River oso lan ondua da, filmaren izenburuari ohore eginez arnasa mistiko sakona dariona, egoerak eta jarrerak beren baitanmurgilduta dauzkan erlijio-irrika. Bekatuaz ari da filma, espiatu beharreko jatorrizko bekatuaz, gizonaren nahimena baino harantzago gure

By |2019-05-17T12:46:25+02:0025 otsaila, 2013|

Astean behin zinemara: Robert Benton-en ‘La mancha humana’

Robert Benton Hollywoodeko estudioetako egile bitxienetako bat da, ibilbide zintzoa egin duena, areagotzen ari den infantilismo-modan harrapatuta geratu ez den horietakoa, edo politikoki zuzentzat ematen den jokoan erori ez dena, edo gaur egun gailendu den inperioaren komertzialtasunari men egin ez diona. Ez dago deus sinplerik Coleman (bikain ari da Anthony Hopkins) irakasle konplexuaren eta errorik gabeko Faunia gaztearen arteko amodio-historian (gero eta erakargarriagoa eta sentiberagoa ageri da Nicole Kidman). Irakaslearen sekretu izugarriaren harlauza, ustekabeko amodioak eskaintzen

By |2019-05-17T12:46:10+02:0025 otsaila, 2013|

Astean behin zinemara: Paul Greenggrass-en ‘Bloody Sunday’

Ezin da esan Paul Greengrass zuzendariaren Bloody Sunday ustekabeko filma izan zenik Donostiako azken Zinemaldian, ze Berlingo Festibalean irabazitako Urrezko Hartzarekin etorria baitzen, oso bestelako lan batekin, El viaje de Chihiro-rekin, lehen saria partitu ondoren. Hori bai, gure artean irrika handia zegoen hori ikusteko, eta jendea oso pozik geratu zen ikusi ondoren. Ipar Irlandako Londonderryn 1972ko urtarrilaren 30ean gertatutakoak oso gordinki azaltzen zaizkigu filmean. Eskubide Zibilen Ligak

By |2019-05-17T12:46:41+02:0025 otsaila, 2013|

Astean behin zinemara: Isabel Coixet-en ‘Mi vida sin mi’

Kritika daiteke, zalantzarik gabe, dena politegia dela, bizitza ez dela benetan horrelakoa, honek badituela bere argi-ilunak. Era berean, kritika daitezke, publizitate-plastikatik ateratako estetikari buruzko zenbait lizentzia. Dena dela, gomendatzeko moduko filma da, oso gustura ikusten delako eta zinema-aretotik ateratzen duzun jarrera positiboa delako: bihotza hunkituta eta zeure inguruan maitasuna zabaltzeko erabakia hartuta. Zinemagintzan, ordea, egunerokotasunik erradikalena aztertzen du. Filmetako istorioetan azaltzen den jendea ez da

By |2019-05-17T12:47:36+02:0025 otsaila, 2013|

Astean behin zinemara: Rob Marshall-en ‘Chicago’

Rob Marshall-en lanak Oscar sarietarako hamahiru izendapen lortu ditu, nahiz eta sinplea, arina eta duela hogei urteko estetika izan. Aurten, alderantziz, badugu film bikain bat faboritoen artean: Stephen -en Las horas. Horren 9 sari-proposamenak ez dute bihurtzen, hala ere, lan hori faboritoen, ze Chicago film musikalak 13 izendapen lortu baititu. Amildegi handia dago bi film horien artean, nire ustez, kalitateari dagokionez. 'Las horas' korapiloz eta sentiberatasunez beteta

By |2019-05-17T12:47:11+02:0025 otsaila, 2013|

Astean behin zinemara: Martin Scorsese-ren ‘Gangs of New York’

Martin Scorsese-k filma honetan inmigrazio-uholde masibo eta geldiezinaren markoan, jatorri ingeleseko talde protestanteen, ("bertakoen") eta etorkin katoliko irlandarren arteko liskarrak azaltzen dizkigu. Historia horren zedarrietako bat aste honetan gomendatzen dugun filma da: Gangs of New York. Gizartea ohartzen da bere jatorria gogorkerian mamitu zela, eta, agian, horrek argitzen dituela gaur egungo joerak ere, gogorkeria horren oinarrian arrazagatiko liskarrak eta desadostasun erlijiosoak eta sozialak daudela, alegia. Scorses-ren

By |2019-05-17T12:47:23+02:0025 otsaila, 2013|

Astean behin zinemara: David Truebaren ‘Soldados de Salamina’

Jendea zain-zain zegoen, azkeneko denboraldian literatura espainolaren eremuan gehien irakurri zen eleberrietako baten, Javier Cercas-en izen bereko lanaren bertsio zinematografikoa ikusteko. Egia da ez duela huts egiten, eta eleberria irakurtzen den bezain gustura ikusten dela filma. Bi mintzaira, literarioa eta zinematografikoa, biak aurrera doaz paraleloan, bakoitza bere aldetik, bakoitzak dagokion bidea eginez, elkarri kopiatu gabe, elkarrekin nahastu gabe. Filma bere alderdi narratiboan hiru maila desberdinetan

By |2019-05-17T12:47:47+02:0025 otsaila, 2013|

Astean behin Zinemara: Peter Mullan-en ‘Las hermanas de La Magdalena’

Peter Mullan-en film bikain baten aurrean gaude, kontuak egite eta argitze baten aurrean. Filma Irlanda katolikoan 1960ko hamarkadan benetan gertatu zen gai batean oinarritzen da. Oso estua zen garai hartako katolikoen kontzientzia, integrista, gaurko hitzak erabiliz. Giro hartan, neska gazteen edozein sexu- hutsegite (ezkontzaz kanpo haurdun geratzea edo besterik gabe mutil gazteekin hizketan aritzea) oso zigortua izaten zen giro hartan eta, sarritan, barnetegiren batean sartzen

By |2019-05-17T12:47:59+02:0025 otsaila, 2013|
Go to Top