Astean behin zinemara: Todd Field-en ‘Juegos secretos’
Juegos secretos izena jarri diote gaztelaniaz pelikulari, hobeto saltzeko edo. Ingelesez duen izena askoz ere argiagoa da, iradokizunez beteagoa: Little children (Ume txikiak). Izen honek oso garbi erakusten du gizarte estatubatuarrari zein era zirikatzailean eta mingarrian begiratzen dion Todd Field zuzendariak. Bush-en garaian AEBetan erdi mailako klaseak duen jokaera aztertzen du Todd Field-ek, epeltasunik gabe aztertu ere. Ez da horrela diharduen zine-zuzendari bakarra. Gizarte horrek bere zilborrari begiratzen dio, autista dirudi, bertan goxo bizi dela