Animaziozko film batek irabazi du Euskal Zine Bilerako film onenaren sari profesionala
Begoña Vicarioren Jane, Tarzan ez zen horren guay animaziozko filmak jaso du Lekeitioko 28. Euskal Zine Bilerako film profesional onenaren saria, eta Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolaren Zulo izan da saritua amateurren kategorian; emakumezkoek zuzendutako proiektuak, biak. Aurtengo Benito Ansola sorkuntza beka, ostera, Ruben Martinez Rosasentzat izan da, eta datorren urteko jaialdian Altsolorra proiektuaren emaitza aurkeztu beharko du.