Ez al da iritsi Euskal animazioa aldarrikatzeko ordua?
Sorpresa eta film bikain ugari deskubritu ditugu azken urteotan Euskal zinemagintzaren itsaso txikian: Loreak, Amama, Handia, Oreina, Aupa Etxebeste, 80 egunean, Bertsolari, Urte berri on amona, Sipo Phantasma, Irrintziaren Oihartzunak eta abar. Baina, ez al duzue hutsune bat somatzen zerrenda horretan? Zer falta da? Bada genero bat, euskal zinema nazio mailan puntakoa eta nazioartean lehiakorra gertatzen dena eta oso gutxitan aipatzen dena: animaziozko euskal filmak.