Asier Etxandiak Santurzine jaialdiaren Serantes saria jasoko du

Urriaren 4tik 19ra luzatuko den Santurzine Santurtziko Zine Jaialdiaren VII. edizioan, Asier Etxandia aktore bilbotarrak Serantes saria jasoko du. Zineman, antzerkian, telebistan zein musikan egindako ibilbide ausarta aitortzera dator garaikurra, eta jaialdiari itxiera emango dion galan, hilaren 19an, egingo diote entrega.