Asier Altunaren ‘Bertsolari’, Bilboko BBK aretoan

Asier Altuna zinemagilearen Bertsolari (2011) film arrakastatsua eskainiko dute bihar, osteguna, Bilboko BBK KUNAko kafetegian. Grab&Go programazioaren parte atondutako hitzordua da, bertsolarien munduan murgilduko ditu ikus-entzuleak, sortzeko eta publiko zabalarengana iristeko duten gaitasunean, eta baita belaunaldi gazteenengana ere.

By |2023-05-17T10:13:54+02:0017 maiatza, 2023|

ASIER ALTUNA: “Hemen geneukan ekosistema txikia, orekatua, apurtu egin da”

Donostia Zinemaldiak aurten aurrenekoz antolatu duen Financing & Tech sorkuntza-inbertsoreen biltzarrean parte hartu zuen Asier Altuna zinemagileak irailean, nazioarteko inbertitzaileen eta Espainiako ekoiztetxeen arteko topaketan. Bertan erakutsi zuen proiektuaren gidoia amaitu berritan, Ipar Euskal Herriko Gastibeltza ekoiztetxearekin elkarlanean garatzen ari den Karmele filmaz hitz egin zigun sortzaile bergararrak. Baina ez hori bakarrik, kontsumo-ohitura aldaketez ere mintzo izan zitzaigun: “Zinema aretoak abandonatuta daude, ez dago jenderik

By |2022-12-22T11:07:43+02:0022 abendua, 2022|

Kutsidazu 302. ‘AMAMA’

Zuzendaria: Asier Altuna Urtea: 2015 Iraupena: 103 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Drama, Familia, Tradizioa Jatorri bat, bi norabide. Baserriaren eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, gurasoen eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egiteko bi modu, elkarren aurka.  Bi mundu horien artean artean gatazkan dagoen familia baten istorioa jasotzen du Amama filmak, eder bezain maisu. https://youtu.be/VMGA8s2TEYU

By |2022-11-25T13:33:47+02:0025 azaroa, 2022|

ASIER ALTUNA: “Konpromiso politikoa daukan bikote baten istorioa da ‘Karmele’”

Film berri baten gidoia amaitu du Asier Altuna zinema zuzendariak: Karmele. Ipar Euskal Herriko Gastibeltza ekoiztetxearekin elkarlanean, 2024an hasiko du filmaketa, eta badirudi detaile txikienari ere denborarekin erreparatu nahi diola Txintxua films ekoiztetxeko sortzaile eta kide denak. “Tropa faxistak Ondarroara heltzen direnean” abiatuko da filma, Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua (2016) eleberriaren egokitzapena izango dena. Karmele Urresti eta Txomin Letamendia ditu protagonista, eta beraien bizitzari buruzkoak zuzenean horien

By |2024-04-17T15:49:04+02:0010 urria, 2022|
Go to Top