‘Amama’ filmarekin abiatuko dute Durangoko ZineKlubeko egitaraua
Azaroaren 6an hasita, hilabete bakoizteko lehen asteazkenean egingo dituzte proiekzioak, 19:00etatik aurrera. Lehen saiora Asier Altuna zuzendaria gerturatuko da.
Azaroaren 6an hasita, hilabete bakoizteko lehen asteazkenean egingo dituzte proiekzioak, 19:00etatik aurrera. Lehen saiora Asier Altuna zuzendaria gerturatuko da.
Besteak beste, Txintxua Films ekoiztetxearen Karmele (Asier Altuna) film luzeak jaso du aholkularitza. Iaz, aldi berean, ikus-entzunezko 48 izan ziren bulego nafarrarengana jo zutenak.
Asier Altunak zuzendutako fikziozko filmak Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy aktoreak ditu protagonista. Euskal Herriko hainbat txokotan hartuko dituzte irudiak, maiatza bukaera bitartean.
ZINEBI jaialdiaren 65. edizioa hasi aurreko ekimenen baitan, eleberriak film bilakatzeko prozesuei buruz ariko dira hizketan Katixa Agirre eta Txani Rodriguez idazleak zein Asier Altuna eta David Perez Sañudo zinemagileak.
GOLEM zinema banatzaile eta zinema-areto kateak Hego Euskal Herriko eta Espainiako lurraldeko ikasleek (DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa) filmen bidez eskolako ikasgaietan sakontzeko prestatutako programa jarriko du 2023-2024 ikasturtean ere martxan. GOLEM EUSKARAZ adarrean, euskarazko film luze garaikideak eskainiko dituzte.
Txintxua Films ekoiztetxeak jakinarazi duenez, Asier Altunaren film luzea jatorrizko bertsioan ikus daiteke igandeaz geroztik streaming plataforman.
Euskal kulturaren aniztasuna eta ikusgarritasuna bermatzeko asmoa duen programaren baitan, azken urteotan euskaraz ekoiztutako film luze eta laburrak erakutsiko dituzte uztailean eta abuztuan. Saioak Ipar Euskal Herriko hainbat herritako plazetan egingo dituzte; sarrera doan da.
Polonia Txikiko voivoderrian kokatutako Myślenice hirian Dantza (Telmo Esnal, 2018), Bertsolari (Asier Altuna, 2011) eta Amama (Asier Altuna, 2015) film luzeak erakutsiko dituzte uztailaren 10etik 19ra bitartean.
Argentinako Euskaltzaleak elkartearen egoitzan, Asier Altunaren film laburra proposatzeaz gain, nazioartean sariak pilatzen ari den eta euskal mitologia ardatz duen ekoizpen epikoa ere emango dute, Paul Urkijok zuzendutakoa. 20:00etan abiatuko dute saioa.
2023ko zinemaren bigarren balorazio-mahaian adostuta, 27 lan erosi ditu Espainiako komunikazio talde publikoak. Horien artean, Asier Altuna bergararra zuzendari duen proiektua dago, Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua (2016) eleberriaren egokitzapena dena.