‘Asako I & II’ laudatua, ostegunean Errenteriako Ozzineman

Cannesko Zinema Jaialdiko Sail Ofizialean estreinatu zuten eta Donostia Zinemalditik igaro zen Ryûsuke Hamaguchi zinemagile japoniarraren Asako I & II (2018) drama erromantikoa Errenteriako Ozzinema zineklubean izango da ikusgai ostegunean, ekainak 17. Zineklubaren bost urteko ibilbidean eskainiko duten lehen film japoniarra izango da.

By |2021-06-15T12:34:48+02:0015 ekaina, 2021|

Zinemaldiko Kritikak: ‘El amor menos pensado’, ‘Asako I & II’ eta ‘Las herederas’

Donostia Saria jasota, protagonista handienetariko bat izan zen Ricardo Darín iaz, eta aurten ere beste horrenbeste. Izan ere, 66. Donostia Zinemaldia inauguratu duen El amor menos pensado (Juan Vera) pelikulako protagonista nagusia da, Mercedes Moránekin batera. 25 urtez ezkonduta egon ostean banatzea erabakiko duen bikotea osatuko dute biek, hala, zuzendari argentinarraren lehen film luzeak maitasun harremanak eta horien inguruko galderak jaurtiko ditu etengabe. Inongo haserrealdirik

By |2018-10-01T09:15:19+02:0022 iraila, 2018|
Go to Top