Kresala Zineklubak otsaileko programazioa iragarri du

Urtarrileko emanaldiak amaitu berritan, Donostiako Kresala Zineklubeko neska-mutilek otsaileko programazioa iragarri dute. Hiru emanaldi egingo dituzte Trueba aretoetan, eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearekin antolatutako zineforuma otsailaren 10ean izango da, asteazkena, Lugaritz Kultur Etxean. Yolanda Mazkiaranen Anderea dokumentala proiektatuko dute bertan.