13 euskal proposamen Nantesko Festival du Cinéma Espagnolen

Bihar, martxoak 25, hasi eta apirilaren 4ra arte luzatuko den Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdian Fenêtre Basque izeneko atala atondu dute hogeigarren urtez. Euskal ekoizpen nabarmenenak bistaratzeko helburua du, eta aurtengo edizioan hamahiru euskal proiektu izango dira ikusgai, tartean, Oskar Alegriaren Zumiriki (2019) eta Asier Altunaren Arzak Since 1987 (2020) dokumentalak.