Isabel Herguera eta Izibene Oñederrak Zinemaldiko bi atze-ohial sortu dituzte
Donostia Zinemaldiak lankidetza-lerro bat abiatu zuen iaz euskal artistekin, eta lehen lanak 64. edizioan izango dira ikusgai. Hain zuzen, Isabel Herguera eta Izibene Oñederra animaziogileak arduratu dira Euskal Zinemaren Galarako eta Perlak sailaren aurkezpenerako atze-ohialak sortzeaz.