Bilboko ECCBI zinema sorkuntzako eskolak instalazio berriak ditu

Bilboko ECCBI zinema sorkuntzako eskolak instalazio berriak inauguratu berri ditu Zorrotzaurre uharteko Artiatx fabrikan. Guztira, 850 metro karratu ditu eta ikasgelek, platoek zein atseden hartzeko guneek osatzen dute.