‘ONODA, 10.000 NUITS DANS LA JUNGLE’: Bi ardi galdu
Zuzendaria: Arthur Harari Urtea: 2021 Herrialdea: Frantzia, Japonia -Harari eta Onoda, bi ardi galdu- Badute beren xarma soldadu galduei buruzko istorioek, gerra galduta badago ere, burugogorkeriak edo ezjakintasunak itsututa, borrokan jarraitzen duten soldadu inuzenteen istorio horiek. Ofizialen inkomunikazioak gidatuta batzuetan, porrota ezin onartu beste askotan, hainbat Robinson Crusoe garaikide eskaini dizkigute gerren gorabeherek: ‘Haudegen’ operazioko alemaniarrak, esaterako, ipar poloan aurkitu zituzten galduta, gerra amaitu eta urtebete