BilbaoArte Fundazioak ekainaren 1ean zabalduko ditu ateak

BilbaoArte Fundazioak ekainaren 1ean irekiko ditu berriz ere zentroko ateak. Koronabirusaren pandemiaren eraginez bertan behera utzi behar izan zuten jarduna martxoan, eta hiru hilabete igaro ostean, proiekzioak, hitzaldiak eta erakusketak berreskuratuko ditu. Zinemari dagokionez, Kenji Mizoguchi eta Costa-Gavras zinegileen zikloak edota Women Make Film dokumentalaren emanaldiak berrartuko dituzte ArtHouse Zinema gunean.

By |2020-05-29T12:25:12+02:0030 maiatza, 2020|

Costa-Gavras zinegileari eskainitako zikloa hasiko dute BilbaoArten

Jatorri greziarra duen Costa-Gavras (Loutra-Iraias, Grezia, 1933) zinemagile frantziarrari eskainitako atzera begirakoa abiaraziko dute gaur BilbaoArte Fundazioan. 1965etik aurrera zuzendutako zortzi film emango dituzte maiatzaren 7ra bitartean Costa-Gavras: Zinema solidarioaren koherentzia zikloaren izenpean. Sarrera doakoa izango da, leku guztiak bete arte.

By |2020-03-10T13:15:36+02:0010 martxoa, 2020|
Go to Top