Saio berriak iragarri ditu ‘Mendian hil, hirian hil‘ dokumentalak
2020ko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian aurkeztu eta saridun izan zen filma herriz herri ari dira erakusten. Artemanek ekoitzitako eta Iñaki Peñak zuzendutako proiektua da.
2020ko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian aurkeztu eta saridun izan zen filma herriz herri ari dira erakusten. Artemanek ekoitzitako eta Iñaki Peñak zuzendutako proiektua da.
Aretxabaletako Udalak, Mondragon Unibertsitateak, Artemanek eta Arizmendi Ikastolak antolatutako 30 segundoz azpiko euskarazko spot lehiaketa ezagunak baditu 2021eko irabazleak. Lehiaketara aurkeztutako lanen artean hamabost finalistak proiektatu zituzten atzo, maiatzak 27, Aretxabaletan egindako ekitaldian, eta Ane Zuazubiskar kazetari eta bertsolariak gidatutako saioan banatu zituzten sei kategorietako garaikurrak.
Iñaki Peñak zuzendu eta Artemanek ekoitzitako Mendian hil, hirian hil dokumentalak 2020ko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian ikusi zuen argia, eta euskarazko lan onenaren saria erdietsi zuen. Bada gaur, maiatzak 12, helduko da Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako areto komertzialetara.
Ekain Martinez de Lizarduyk zuzendutako eta Arteman Komunikazioa taldeak ekoitzitako Erraiak (2018) irrintziaren jatorria aztergai duen dokumental laburrak dozena bat sari eskuratu ditu 2020an nazioarteko zinema jaialdietan. Azkenak, New Yorken, Sizilian eta Istanbulen, besteak beste. Filmin plataforma digitalean ere ikusgai da.
Heriotzaren aurrean igaro beharreko dolua du aztergai Iñaki Peña sendagileak Aulki Hutsak, S(U/A)minetik bakera eta abenduan BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian estreinatuko duen Mendian hil, hirian hil dokumentalekin osatutako trilogian. Arteman ekoizpen etxea izan du alboan 2013an abiatu zuen ibilbidean, tartean, Eider Ballina muntatzailea, eta haien eskutik egin du jauzia ikus-entzunezkoen kontsumitzaileen bandotik sortzaileenera.
Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioa taldeak elkarlanean sortutako Erraiak (2018) filma Rome International Movie Awards jaialdiko dokumental onena izendatu dute. Horrez gain, dokumental laburrik onenaren saria eta ikusleen saria jaso ditu Los Angelesko Legendary Doc Film Festival jaialdian.
Abian da 2018ko EUSPOT, euskarazko sormena bultzatzea eta ikus-entzunezko publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea helburu duen lehiaketa. Telebista edo sare sozialen bitartez zabaltzeko ikus-entzunezko 20-30 segundoko euskarazko iragarkiak galdegin dituzte, Euskal Herriko biztanleria osoari zuzendu ahalko direnak. Maiatzaren 2an itxiko dute lanak bidaltzeko epea.