Barkatuko didazue John Williams zaleok…

Arteen Asturiasko Printzesa saria elkarbanatuko dute inoiz zinemaren historian egon diren musika konpositore handienetako bik, Ennio Morricone italiarrak eta John Williams estatubatuarrak. Belaunaldi bereko bi ikur dira, XX. mendeko bigarren zatiko melodia esanguratsuenen eta goraipatuenen sortzaileak. Zinemagintza mota ezberdinen erreferente musikal nagusiak direla ere esan daiteke, batak AEBetako zinema komertziala girotu du, besteak, bertan sartu-irten txikiak egin baditu ere, Italiako eta Europako erregetza beregain hartu