‘Nuovo Cinema Paradiso’, Hego Euskal Herriko zinema aretoetan

A Contracorriente Films banatzaileak Giuseppe Tornatore zinegile italiarraren Nuovo Cinema Paradiso (1988) filma berrestreinatuko du Hego Euskal Herriko zinema aretoetan. Koronabirusak eragindako ezohiko egoeraren ondorioz hiru hilabetez itxita egon dira, eta berrirekiera ospatzeko ikus-entzuleen zein kritika espezializatuaren aldetik horren maitatua den filma emango dute ekainaren 26an SADEk kudeatutako Principe aretoan, Leioako Artea merkataritza-gunean, Gasteizko Boulevardean eta Iruñeko Navarra Arena auto zineman, besteak beste.