Giza Eskubideen Zinemaldiak haur eta gazteek egindako marrazki eta muralak jarriko ditu ikusgai
Apirilaren 1etik 8ra ospatuko den Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan, Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen XVIII. ekitaldia gauzatuko dute. 6 eta 18 urte bitarteko ikasleek margotutako lanak bozkatzeko epea zabalik da, martxoaren 28ra arte.