2015eko ikus-entzunezko industriaren txosten estatistikoa kaleratu du Behatokiak

Kulturaren Euskal Behatokiak Ikuspegiak. Arteei eta Kultura Industriei buruzko estatistika izeneko txostena kaleratu du, eta besteak beste, 2013-2015 aldian euskal ikus-entzunezko industriak emandako datuak aztertu ditu. Sektorearen ezaugarri orokorrak, datuen zeharkako irakurketa eta emaitza nabarmenenen laburpena eskaintzen ditu dokumentuak. Online eskura daiteke.