Aurkeztu dute Zinegoak jaialdiaren programazioa

Nahi dugun bezala bizitzeko aldarria izango da 2022. urteko Zinegoak Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiko programazioaren ardatza. Hamasei film izango dira ikusgai, orotara, otsailaren 28tik martxoaren 7ra bitartean.