Lumière Saioen emanaldi berri bat, Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Lumière Institututik igarotako film garrantzitsuenak biltzen dituen Lumière Emanaldien hitzordu berri bat egingo dute egunotan Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Wim Wenders alemaniarraren Alice in den städten (1974) izango da ikusgaiu Gasteizko Artium Museoan, Donostiako Tabakaleran, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Iruñeko Golem Baiona aretoan.

By |2022-06-16T12:46:34+02:0016 ekaina, 2022|

Zinema zikloa, ‘Saison Québec-Pays Basque’ egitasmoa abiatzeko

Euskal kultura eta sorkuntza garaikideari Quebecen leiho bat irekitzea eta, era berean, Quebeceko sortzaileen lana Euskadin erakustea du helburu 2021 eta 2022 urteetan Quebeceko eta Euskadiko hiri nagusietan garatuko den programa kultural eta artistikoak, eta lehen mugarria Euskadiko Filmtegiak Cinémathèque Québécoisen laguntzarekin ondutako zinema zikloa izango da, apirilaren 1etik aurrera.

By |2021-09-10T11:25:23+02:0025 martxoa, 2021|

‘Muga deitzen da pausoa’ eta ‘Anti’ filmak, Loraldia festibalean

Martxoaren 10etik 29ra bitartean egiten ari diren Loraldia festibala hamaika kultura-proposamen eskaintzen ari da Bilbon, eta diziplina anitzeko jardueren artean zinemak ere badu tartetxoa. Hilaren 24an, Maider Oleagaren Muga deitzen da Pausoa (2018) dokumentala eta Josu Martinezek zuzendutako Anti (2019) film laburra emango dituzte doan, Arte Ederren Museoan.

By |2020-03-12T12:18:58+02:0012 martxoa, 2020|
Go to Top