‘Art and Craft’, maiatzeko dokumentala
https://youtu.be/6LKEPfow0nA DocsBarcelona jaialdiaren ekimenez egiten den El Documental del Mes egitasmoaren baitan, Art and Craft lana izango da ikusgai maiatzean proiektuarekin bat egiten duten zinema aretoetan. Sam Cullman eta Jennifer Grausmanen lanak errealitateak fikzioa gainditzen duela erakutsiko digu. Mark Landies AEBetako artelanen faltsutzaile emankorrena da. Azken 30 urteetan, herrialdeko dozenaka museotako arduradunak engainatu ditu obra ezagunen kopiekin. Faltsutze horiekin aberats egin zitekeen arren, lanok doan