32 euskal dokumental jasotzen ditu Sunny Side of the Doc azokarako katalogoak
Gaurtik ekainaren 28ra bitartean egingo dute Arroxelen (Frantzia) Sunny Side of the Doc dokumentalen azoka garrantzitsua. Eiken ikus-entzunezkoen klusterrak, Zineuskadik eta Etxepare Euskal Institutuak Basque Audiovisual standa jarriko dute bertara joaten diren euskal ekoizleentzat eta 32 euskal dokumentalekin osatu dute aurtengo katalogoa. Sektoreko profesionalentzat ezinbesteko hitzordua da Arroxelekoa, 60 herrialdetako banatzaileak, erosleak, sortzaileak eta ekoizleak biltzen baitira bertan. Helburuak, dokumentalak ezagutzera ematea, finantzaketa lortzea edo