Azaroko lehen asteburuan egingo dute ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa
Azaroaren 1ean, ostirala, 17:00etan jakinaraziko zaie parte hartzaileei aurtengo gaia, eta horiek 24 ordu izango dituzte sorkuntzak Elorrioko Arriola Antzokian aurkezteko.
Azaroaren 1ean, ostirala, 17:00etan jakinaraziko zaie parte hartzaileei aurtengo gaia, eta horiek 24 ordu izango dituzte sorkuntzak Elorrioko Arriola Antzokian aurkezteko.
Atabalak taldeak sortutako film laburrak irabazi du 2022ko edizioa, eta bi finalistek osatu dute palmaresa: Begizta eta Kuadrilako Afaixe lanek.
Ekain Albite zumaiarraren Haizearen egia laburrak aurkezpen biran darrai, eta ostiralean, urtarrilak 8, filmaren emanaldia eta solasaldia egingo dituzte Elorrion, 18:00etan hasita. Ikus-entzunezko lantaldeko kideez gain, beren esperientziak lehen pertsonan kontatuko dituzten Lajwad Elorrioko Sahararen Lagunen Elkarteko kideak ere izango dira saioan.
Elorrioko Arriola Antzokiak urtero antolatzen duen 24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketaren XIV. edizioa egin zuten azaroaren 6an eta 7an, eta osasun-krisiari desafio eginez, hamar taldek hartu zuten parte ekitaldian. Horien artean Puxemoi Produkzioak taldearen Poz tip-ak lanak lortu zuen 700 euroko sari nagusia, eta Bihotzian poza eta Zikoitza extrem izan ziren finalistak.
Elorrioko Arriola Antzokiak film laburren 24 Ordu Digitalean lehiaketaren edizio berri bat aurkeztu du, multimediaren munduaren zaletuak diren horiei parte-hartze formula berri bat ireki asmoz. Azaroaren 1etik 2ra egingo dute aurtengoan, eta zabalik da jada izena emateko epea.
Iragan asteburuan egin zuten Lekeitioko 24 Ordu Digitalean film laburren rallyaren hamabigarren edizioa, eta orotara hamezortzi taldek hartu zuten parte deialdian. Bada, guztien artean, Lapatx taldearen Aurreiritziak filma saritu zuen epaimahaiak, eta finalisten artean geratu ziren Ikusi Makusi taldearen Izan zeu eta Berta Productions taldearen EgunERO. Ikusleen garaikurra, ostera, Atabalak taldearen Molotov lanarentzat izan zen.
Multimedia alorra gustuko dutenei formula eta deialdi berriak eskaintzea helburu du 24 Ordu Digitalean film laburren erakusketa eta rallyak. Elorrioko Arriola Antzokiak antolatutako ekimena da, eta hamabigarren edizioa azaroaren 3tik 4ra luzatuko da. Izena emateko epea zabalik da jada.
Elorrioko Arriola Antzokiak urtero antolatzen duen film laburren lehiaketaren edizio berria azaroaren 4tik 5era egingo dute aurtengoan antzokiaren beraren, Elorrioko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte bideoa osatu eta aurkezteko. Izena emateko epea zabalik da jada.
24 ordu digitalean du izena Elorrioko Arriola Antzokian antolatzen duten ikus-entzunezko rallyak, eta 10. edizioa asteburu honetan, ostiraletik larunbatera, egingo dute. Bihar, azaroak 5, arratsaldeko 17:00etan jakinaraziko dute gaia antolatzaileek, eta parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte lanak leku berean aurkezteko.
Elorrioko Arriola antzokiak 24 ordu digitalean film laburren lehiaketaren IX. edizioa antolatuko du datorren astean. Urriaren 31n, ostirala, landu beharreko gaia jakinaraziko diete parte hartzaileei, eta haiek azaroaren 1eko 22:00ak arteko tartea izango dute beren lanak aurkezteko.