‘El Metodo Arrieta’, komunikazio oztopoak gaindituz
http://vimeo.com/14961568 Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren harira aurkeztu dute gaur El metodo Arrieta filma. Aurtengo edizioan parte hartuko duten hiru euskal ekoizpenetako bat da hau. Bihar egingo dute estreinaldi ofiziala, 19:00etan, Viktoria Eugenia Antzokian, eta dagoeneko agortu dira sarrerak. Zinema aretoetan, berriz, maiatzaren 1ean estreinatuko dute.