Aste honetan abiatuko dute Mendi Tour 2021

Urtarrilaren 26an eta 27an Donostian, eta hilaren 29an eta otsailaren 5ean Zangozan egingo dituzte 2020ko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Festibalean ikusgai izan ziren filmen lehen emanaldi ibiltariak Mendi Tour biraren baitan. Besteak beste, sari nagusia irabazi zuen Hillary, Ocean to Sky eta epaimahaiaren saria jaso zuen Everest, The Hard Way eta ikusleen aintzatespena erdietsi zuen L’escalade libérée izango dira ikusgai.